Euskara, kulturartekotasuna eta Elgoibarrek  etorkizunerako egin nahi duen hausnarketa  partekatua 

  • Euskararen erabilera, aniztasuna eta herri kohesionatua eraikitzeko erronkak izan dira  martxoaren 24ko hitzaldiaren ardatz 

Elgoibarko Udalak herritarrentzako topaketa ireki batean euskararen erabileraren egoera,  kulturartekotasunaren ulermena eta gaur egungo herrierronka nagusiak jarri ditu  erdigunean. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko  irakasle diren Karmele Perez eta Ane Urizarrek gidatu dute saioa.  

Topaketa hau urte osoan zehar egindako lan sakon baten emaitza da. Udalak, Mondragon  Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin elkarlanean, eragile desberdinekin osatutako  “mahaia” sortu zuen, herriko egoera soziolinguistikoa eta kulturartekotasunaren erronkak  modu partekatuan aztertzeko. Mahai horretan hezkuntzakomunitateko ordezkariak,  elkarteak, udal teknikariak eta bestelako eragile sozialak aritu dira, ikuspegi anitzak jasotzeko  eta proposamenak modu bateratuan lantzeko. 

Aurkeztutako datuen arabera, Elgoibarren euskararen erabilera %36,2koa da (2025), eta  etxeko hizkuntza nagusia gaztelania da; aldi berean, herrian dagoen aniztasun linguistikoa eta  kulturala nabarmen handitu da urteotan. Immigraziojatorriko biztanleriaren hazkundeak  errealitate berriak ekarri ditu, eta haien semealabek eskolan eta aisialdian duten presentzia  gero eta handiagoa da. 

Saioan kulturartekotasunaren kontzeptua bera ere azaldu da: kultur aniztasunak presentzia  adierazten duen bitartean, kulturartekotasunak elkarreragina, truke aktiboa eta elkarrizketa  eskatzen dituela azpimarratu da. Hezkuntza inklusiboak eta ikuspegi interkulturalak duten  garrantzia nabarmendu da, bai eskolatestuinguruan, bai herridinamikan.

Partehartzaileek Elgoibarren dauden erronka eta aukerak ere ezagutu dituzte: familien  partehartzea, elkarbizitza kulturala, hizkuntzen transmisioa, identitate anitzen eraikuntza eta  harremanak sustatzeko beharra. Aurkeztutako adibideetan ikus daitekeen bezala, etxeko  hizkuntzak funtsezkoak dira garapen kognitiborako, autoestimarako eta komunitate  osasuntsu baten eraikuntzarako. 

Saioak argi utzi du euskarak etorkinen semealabak behar dituela, eta haiek ere euskaraz  ikasteak berdintasunarekin eta kohesio sozialarekin duela lotura zuzena. Era berean, datuek  erakusten dute gaur egungo haurren artean euskararen ezagutza eta erabilera handiagoak  direla, baina erabileran aldeak daudela auzoen, eguneroko harremanen eta hizkuntza  ohituren arabera. 

Topaketak ikuspegi positibo eta eraikitzailea izan du, eta herritarrek beren ekarpenak  partekatu dituzte: zer herri mota nahi duen Elgoibarrek, zer balio transmititu nahi zaizkien  haurrei eta zein mekanismo behar diren elkarbizitza orekatu eta bidezkoa bermatzeko.