Nekazal eremua

 

Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Elkartea Debabarreneko 6 udaletxeetako ordezkariek, sindikatuetako ordezkariek eta kooperatiba eta baserritarren elkarteetako ordezkariek osotzen dute. Elkartea 1.991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, horretarako hainbat eremutan lan egiten du.

Helburuak:

Elkartearen helburuak izango dira landa eremuetako biztanleen bizi baldintzak hobetzea eta biztanle horientzako zerbitzuak prestatzea, eta bereziki nekazariei, nekazaritzako elikagai industriei, nekazalturismoko sektoreari eta Debabarrena eskualdeko tokiko administrazioei parte hartzea ahalbidetzea Landa Garapeneko programak prestatzen eta gauzatzen. Horretarako azterketak, inbertsioak eta edozein jarduera osagarri egingo dira, lortu nahi diren helburuak lortzeko. Elkartearen helburuak izango dira, halaber, lorategi, parke, ibai ibilgu, ibilbide eta berdeguneen mantentze lanak, garbitze lanak, landatze lanak eta zaintze lanak egitea, azoketarako egiturak muntatzea eta landa bideen mantentze lanak egitea.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Elkartearen lana bi ardatz nagusitan banatu daiteke:

  • Landa garapenera zuzenduriko proiektuak (osasungintza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, kirola, teknología berriak, azpiegitura....)
  • Bideak, ur horniketak, zerbitzu ekipamenduak, kultur formazioak...

Horrez gainera honako beste zerbitzu hauek eskaintzen ditu elkarteak:

  • Plastiko Bilketa
  • Nekazal guneko bide eta kuneta garbiketa.
  • Azoketarako txozna montaketak.
  • Berdeguneen garbiketa, desbrozeak, talak, eta abar.
  • Landa-bideen konponketa

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loyola Garate

Debemen, Debabarreneko Nekazarien elkarteko teknikaria: Agurtzane Etxaniz

Intereseko telefono eta helbideak:

  • Debemen - Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea

  • Kalebarren plaza z/g. 20870 Elgoibar.

  • Telefonoa:

    943 74 40 67

  • Faxa:  943 74 32 81

  • Kontsumo bulegoa

  • Kalebarren plaza, 1 - 20870 Elgoibar.

  • Eskualdeko Nekazal Bulegoa

  • Kalebarren plaza, 1 - 20870 Elgoibar.

  • Telefonoa:

    943 74 28 23

  • Nekazal Ganbera

  • Kalebarren plaza, 1 - 20870 Elgoibar.

  • Telefonoa:

    943 74 30 19

Lotutako berriak:

Euskara, kulturartekotasuna eta Elgoibarrek  etorkizunerako egin nahi duen hausnarketa  partekatua 

Euskara, kulturartekotasuna eta Elgoibarrek  etorkizunerako egin nahi duen hausnarketa  partekatua 

2026-03-25
Euskararen erabilera, aniztasuna eta herri kohesionatua eraikitzeko erronkak izan dira  martxoaren 24ko hitzaldiaren ardatz  Elgoibarko Udalak herritarrentzako topaketa ireki batean...
[+ info]
Elgoibarko Udalbatzarrak neurri ekonomiko eta antolaketa‑arloko berriak onartu ditu martxoko osoko bilkuran

Elgoibarko Udalbatzarrak neurri ekonomiko eta antolaketa‑arloko berriak onartu ditu martxoko osoko bilkuran

2026-03-24
Elgoibarko Udalak atzo, martxoaren 24an, asteartea, 18:30ean, egin zuen martxoko osoko bilkura, eta bertan udal kudeaketaren egonkortasunerako, epe ertainera begirako...
[+ info]