Baserritar Misto Profesionala programa ezagutarazteko informazio saioak Gipuzkoan

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak doako informazio saioak antolatu ditu martxoan zehar Elgoibar, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Ordizia eta Hernanin
  • Ekimen aitzindari honen bidez, onuradunek enpresako lana eta baserrikoa bateratu ditzakete, Gipuzkoan, lehen sektorean, belaunaldi erreleboa sustatzeko helburuz

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026rako Baserritar Misto Profesionala programaren deialdi berri bat abiarazi zuen urtarrilean. Programa honen helburua da nekazaritza jarduerarako trantsizioa erraztea, lehen sektoreko lan bizitza beste jarduera profesional batzuekin konbinatuz. Hasieratik, programa honek harrera positiboa izan du hartzaileen artean eta laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen die nekazaritza arloan jarduera bat garatu nahi duten pertsonei, beste sektore batean beren lanaldia mantentzen duten bitartean.

Programaren ezaugarriak, onurak eta aurtengo berrikuntza nagusiak ezagutarazteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak doako informazio saioak antolatu ditu Gipuzkoako hainbat udalerritan, programan interesa duten guztiei zuzenduta. 

Informazio saioak ondorengo herrietan egingo dira: 

  • Elgoibar: Martxoaren 18an, asteazkena, Aita Agirre aretoan.
  • Tolosa: Martxoaren 23an, astelehena, Gazte Topagunean (Kultur Etxeko 1. solairuan).
  • Azpeitia: Martxoaren 25ean, asteazkena, Basozabal auditorioan.
  • Hernani: Martxoaren 27an, ostirala, Etorlurren egoitzan (Ibaiondo industrialdea).
  • Ordizia: Martxoaren 30ean, astelehena, Barrena Jauregian.
  • Bergara: Martxoaren 31n, asteartea, Aroztegi aretoan.

Saio guztiak 18:30ean hasiko dira, eta Joseba Aramburu, Nekazaritza eta Lurralde Oreka Berdeko zuzendariak, eta Iñaki Labakak, saileko aholkulariak, azalduko dituzte programaren funtzionamendua eta berrikuntzak. Horrez gain, programan parte hartzen ari diren baserritar Misto Profesionalek ere hartuko dute parte, beren esperientziak partekatuz.

Izena emateko epea zabalik urte osoan

Aurtengo deialdian, berrikuntza nagusi gisa, aurkezpen epea urte osora zabaldu da. Horri esker, interesdunek urteko edozein unetan egin ahal izango dute eskaera, horrela, izen ematea interesdunei egokien datorkien epera egokituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Foru Aldundiarekin bmp@gipuzkoa.eus helbide elektronikoaren bidez edo aipatutako udalerrietako informazio saioetara bertaratu daiteke.