Aurten ere ospatu da Zuhaitz Eguna Elgoibarren, oraingoan San Pedro auzoan. Ekitaldia bi egunetan banatu da: astelehenean Ikastolako ikasleek hartu zuten parte, eta gaur, asteazkenean, Herri Eskolako ikasleek landaketarekin jarraitu dute.
Ekimenaren helburua gazteen artean ingurumenarekiko kontzientzia eta naturarekiko errespetua sustatzea da. Jardueran, zuhaitz autoktonoak landatu dira eta parte-hartzaileek baso berritzearen garrantziaz eta biodibertsitatearen balioaz ikasi dute.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei, baita egitasmoa antolatzen eta gidatzen lagundu duten irakasleei eta taldeei ere. Udalak ingurumen-hezkuntzari eta jasangarritasunari lotutako ekimenak bultzatzen jarraituko du, herri berdeago eta osasuntsuago baten alde.
