Elgoibarko IX. Idazlan Lehiaketa antolatu du aurten Elgoibarko Udalak

  • Elgoibarko Udalak ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin jarri du abian ‘Elgoibarko IX. Idazlan lehiaketa’.
  • Elgoibarko ikastetxeetan ikasten dabiltzan 8-18 urte bitarteko ikasleentzat edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoentzako lehiaketa da.
  • Ikastetxean edo HAZen (Santa Ana kalea, 2) aurkeztu beharko dira lanak 2026ko martxoaren 11 baino lehen.
  • Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da.
  • Sari moduan, 50 € eta 120 € bitarteko bonoak banatuko dira herriko dendetan gastatu ahal izateko.

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Gazteria eta Hezkuntza Sailen bitartez, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako ‘Elgoibarko IX. Idazlan lehiaketa’ antolatu du, ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin.

Ondorengo taldeetan sailkatuko dira parte-hartzaileak:

  • A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  • B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  • C taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  • D taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  • E taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, LH3 eta LH4 mailetan idazlanak eskuz aurkezteko aukera ere izango da.

Parte-hartzaileek Ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak (3 kopia) eta horretarako azken eguna 2026ko martxoaren 11 izango da.

Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak HAZen (Santa Ana kalea, 2) goizeko ordutegian, 07:30etik 15:30era.

Sari bezala, 50 eta 120€ bitarteko bonoak banatuko dira herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean 2 sari emango dira ikastetxeko eta maila bakoitzeko. C eta D mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jasoko dute saria. Eta E taldekoen artean 2 sari banatuko dira.

Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.

Informazio gehiago: euskara@elgoibar.eus /  943 74 43 66

2026 Idazlan Lehiaketa Eskuorria(pdf)