Elgoibarko Jubilatuen Biltokiari izendun dirulaguntza

Jubilatuen eta pentsiodunen biltokiak elkartzeko zentro publikoak dira, eta udalerriko erretiratuen eta pentsiodunen bizikidetza, elkartasuna, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzea dute helburu.

Horretarako, dependentziaren aurrezaintza, kultura eta aisialdi-jarduerak garatzen dituzte, eta, horrela, adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Urtez-urte, ELGOIBARKO JUBILATUEN BILTOKIAK eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak elkarlanean dihardute egoera zaurgarrian dauden edo egon daitezkeen adinekoen pertsonen beharrak aurreikusteko. Izan ere, gizarte zerbitzuen

eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko lagungarria da Jubilatuen Biltokiak gauzatzen duen aktibitate sorta: adinekoen komunitatearen parte-hartze antolatua sustatzen du, Gizarte Zerbitzuen Euskal

Sistemaren berezko helburuak lortzeko eta gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko moduko premiei aurrea hartzeko eta erantzuteko.

 

Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiaren arteko hitzarmena (PDF)