
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak beste urte batez, jarduera fisiko eta kirol aniztasuna jorratzeko programa abian jarriko du, eskola orduetatik kanpo beraien ikastetxeetan kirola egiteko aukerarik ez daukaten neska-mutilentzat (eskolaz kanpoko kirol ekintzak).
Jarduera fisikoa eta kirola, eskola adinean dauden ikasleen garapen integralerako onuragarria dela sinistuta, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, EKE: Eskola kirol egokitua programa martxan dugu Elgoibarren.
Eskola Kirol Egokituko programaren bitartez, beraz, 6 urtetik aurrera desgaitasuna duten eskola-umeen, eta 21 urte artean Gela egonkor eta ZIG geletan dauden ikasleen kirol jarduera espezifikoak bermatu nahi dira ikasturtero, norberaren behar eta nahiak kontutan hartuz, kirol ibilbide ezberdinak asetzen saiatzen garelarik, norberaren beharretara gehien egokitzen den kirol- jarduera, taldekatze mota eta egokitutako programazio batekin.
Elgoibarren astean behin eskaintzen da saioa, Institutuko gimnasioan, asteartetan.
-1.go Taldea (Lehen hezkuntza) 17:00etan
-2. Taldea (DBHtik aurrera) 18:00etan
2025-2026 denboraldia urriaren 7an hasi zen.
Informazio gehiago nahiz izanez gero, ez egin zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa:
multikirola@gkef-fgda.org
943 46 25 14