Pilates
Entrenamendu fisiko zein mentala garatzen dituen metodologia da pilates-a. Barne giharren garapenaren bitartez, gorputzari oreka eta egonkortasuna, eta bizkar hezurrari tinkotasuna ematean zentratzen da.
Hainbat onura eta helburu ditu, besteak beste:
Gihar oreka mantentzea, gorputzaren malgutasuna, indarra eta kontrola handitzea, gorputz eta buruaren harmonia garatzea, arnasketa gaitasuna hobetzea...
Ordutegia:
- (+60) Asteartetan eta ostegunetan, 11:00etan
- Asteartetan eta ostegunetan, 18:00etan
- Asteartetan eta ostegunetan, 19:00etan
Krosfit
Posta desberdinez osatutako zirkuitu bat jarraitzean datza. Posta bakoitzean erresistentzia eta indarreko jarduera desberdinak lantzen dira
Askotariko onurak ditu, besteak beste: sistema kardiobaskularra eta indarra hobetzea, koordinazio intra eta intermuskularraren hobekuntza bilatzea, tonu eta tamaina muskularraren handitzea...
Ordutegia:
- Asteartetan eta ostegunetan, 19:15ean
Spinning
Pinoi finko eta inertziako gurpildun txirringa estatiko baten gainean garatzen den jarduera da. “Ibilbide" ezberdinak egiten dira eta musikak partaideen erritmoen aldaketak egiten laguntzen du.
Ordutegia:
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etan
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etan
Zumba
Musikaren erritmoari jarraituz egiten da, indarra eta erresistentzia modu bizian lantzeko.
Monitoreak koreografia erraz bat planteatzen du eta klaseak jarraitzend dio. Mugimenduak gorputz-pisua duen HIIT motako entrenamendu batekoen antzekoak dira. Klase bakoitzean, kaloriak erreko dituzu besoak, hankak, abdominalak eta ipurmasailak tonifikatzen dituzun bitartean. Jarduera fisikoa egiteko modu dibertigarria da, mugimendu errepertorioa handitzen den bitartean.
Ordutegia:
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:45ean
Body Hiit
Entrenamendu konpleto eta eraginkorra egiteko teknikarik onenetako bat da; izan ere, ariketa aerobikoak eta anaerobikoak konbinatzen ditu, erresistentzia, abiadura eta indarra areagotzeko.
Laburbilduz, intentsitate handiko tarteen entrenamendua da, eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira, ariketen arteko atsedenaldi laburrekin.
Ordutegia:
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:50ean
- Asteartetan eta ostegunetan, 09:00
- Asteartetan eta ostegunetan, 15:00
- Asteartetan eta ostegunetan, 20:25
Dantza Urbanoa
Dantza urbanoko klaseak adin eta maila guztietako pertsonentzat diseinatuta daude, giro dinamiko eta dibertigarrian dantza urbanoko estilo desberdinez ikasi eta gozatu nahi dutenentzat. Saioetan, koreografiak, teknika eta gorputz adierazpena uztartzen dira egungo musikaren erritmora.
Onurak:
- Koordinazioa, bizkortasuna eta erresistentzia fisikoa hobetzen ditu.
- Sormena eta adierazpen pertsonala garatzen ditu.
- Talde-lana eta sozializazioa sustatzen ditu.
- Estresa gutxitu eta norbere buruarenganako konfiantza hobetzen du.
Ordutegia:
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etan
K-stretch
- Muskulu-tonua orekatu eta tentsioak normalizatzen ditu
- Gorputzaren postura hobetzen eta zuzentzen laguntzen du
- Malgutasuna hobetzen du
- Zirkulazioa hobetzen du
- Egoera fisiko orokorra hobetzen du
- Kirol-errendimendua eta errekuperazioa sustatzen ditu
- Jatorri mekanikoko minak prebenitzen, hobetzen eta zuzentzen laguntzen du (bizkarra, lepoa, sorbaldak, aldaka, besoak, hankak…)
Ordutegia:
- Astelehenetan, 10:15ean
- Asteartetan, 10:15ean
- Asteartetan, 18:00etan
- Asteazkenetan, 10:15ean
- Asteazkenetan, 15:00etan
- Ostegunetan, 18:00etan
- Ostiraletan, 10:55ean
Yoga
- Gorputza indartu eta malgutzen du, lesioak prebenituz.
- Estresa eta tentsioa murrizten ditu, arnasketa kontzientearekin.
- Kontzentrazioa eta barne‑lasaitasuna handitzen ditu.
- Postura eta mugikortasuna hobetzen laguntzen du.
- Ongizate orokorra sustatzen du, gorputza eta burua konektatuz.
Hatha yoga gorputza eta burua modu lasai eta progresiboan lantzen dituen yogako modalitatea da.
Jarduera fisikoa, arnasketa kontzientea eta erlaxazioa uztartzen ditu, eta edonork jarrai dezake, adin edo forma fisikoa edozein dela ere.
Hatha yoga egokia da hasiberrientzat zein esperientzia dutenentzat. Helburua ez da errendimendua, ongizatea baizik, oreka eta norberaren erritmoa errespetatzea. Klaseak giro atsegin eta lasaian egiten dira, bakoitzak bere gorputza entzun eta bere erritmoa aurki dezan.
Ordutegia:
Astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etan
Eskalada
Eskalada, norberaren indar fisikoaz baliatuz hormetan gora aurrera-egitean datza.
Haurren saioetan, jolas eta erronken bidez eskalatzeko beharrezkoak diren oinarriak ikastea bilatzen da; parte-hartzea, talde-kohesioa, osasun orokorra... sustatuko dituzten dinamiken bidez.
Helduen kasuan berriz, bilatzen da: segurtasun, korapiloez eta autoaseguratuen erabileraz ezaugutzak irabastea, ardatz bertikalean eskalatzeko gaitasun fisikoak garatzea, mugimenduen errepertorioa handitzea.
Laburbilduz, eskalatzaile gisa autonomia handiagoa lortzea.
Ordutegia:
- Astelehenetan (HAURRAK) 17:00etan // 18:00etan // 19:00etan
- Asteartetan eta ostegunetan (HAURRAK) 17:00etan // 18:00etan // 19:00etan
- Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan (HELDUAK) 20:00etan
Aerobik-a
Musika eta ariketa kardiobaskula bateratzen dituen praktika da Aerobika. Modalitate honek gorputz osoa mugiarazten du; malgutasuna, koordinazioa, orientazioa eta erritmoa hobetzen den bitartean.
Laburbilduz, musika modu aerobikoan dantzatzean datza, hau da, intentsitate baxukoa edo ertainekoan.
Argitzea, edozein publiko motarentzat egokiak diren maila ezberdinetako koreografiak erabiltzen direla.
Ordutegia:
- Astelehenetan, asteazketan eta ostiraletan, 10:30ean
Elgoibar Sasoian
Adinekoentzako ariketa fisikoaren klaseak mugikortasuna, indarra, oreka eta osasun kardiobaskularra hobetzeko diseinatuta daude. Saio hauek modu seguruan eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen dira, ongizate fisikoa eta mentala sustatuz.
Ordutegia:
Olaizagan
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 09:00etan
- Ostiraletan, 09:00etan
- Ostiraletan, 09:50ean
- Astelehenetan esta asteazkenetan, 16:00etan
Mintxetan
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 09:00etan
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etan
- Astelehenetan eta asteazkenetan, 11:00etan
Ariketa Fisikoaren Onurak Adinekoentzat
-
Mugikortasuna eta oreka hobetzen ditu, erorketak saihesteko.
-
Indarra eta erresistentzia handitzen ditu, eguneroko jardueretan lagunduz.
-
Zirkulazioa eta bihotzaren osasuna sustatzen ditu.
-
Estresa murrizten du eta aldartea hobetzen du.
-
Gizarteratzea eta ongizate mentala indartzen ditu.
Klaseak edozein egoera fisikotara egokitu daitezke eta ariketa segurua eta atsegina izatea dute helburu. Mugimendua da bizitza osasuntsu eta zoriontsu baterako gakoa!
Indarra 60+
Giharren indarra, oreka eta mugikortasuna mantendu eta hobetzera bideratutako jarduera. Ariketa egokitu eta progresiboen bidez, lesioak prebenitu, autonomia funtzionala areagotu eta bizi-kalitatea hobetu nahi da. Mankuernak, banda elastikoak eta gorputzaren pisua bezalako materialak erabiltzen dira saio dinamiko, seguru eta motibatzaileetan, ohitura osasungarriak eta ongizate orokorra sustatzeko.
Ordutegia:
Olaizagan
- Asteartetan eta ostegunetan, 10:10ean
- Astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etan
Onurak:
Hezurrak indartu, osteoporosia prebenitu eta hezur-dentsitatea hobetu. Indar-orokorra irabazi, oreka eta koordinazioa hobetu, mugikortasuna eta malgutasuna areagotu, metabolismoa estimulatu, artikulazioetako minak murriztu, zirkulazioa eta bihotz-biriketako gaitasuna hobetu, gogoaldartea eta alderdi psikologikoa hobetu…
Aerobika uretan
Aerobika uretan uringurunean egiten den jarduera dinamikoa da, musika erritmikoarekin eta mugimendu errazekin. Uren flotagarritasunak gorputzari laguntzen dio, artikulazioetan inpaktua murriztuz eta ariketa erosoago bihurtuz. Izan ere, uraren erresistentzia aprobetxatzen da indarra eta erresistentzia lantzeko.
Ordutegia:
Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:30ean
Onurak:
- Erresistentzia kardiobaskularra hobetzen du, bihotza eta birikak modu seguruan lantzen direlako.
- Gorputz osoa aktibatzen du, uraren erresistentziak muskulu guztiak lanean jartzen dituelako.
- Kaloriak erretzeko modu eraginkorra da, inpaktu txikiarekin.
- Zirkulazioa hobetzen du, uraren presioak masaje natural moduan eragiten duelako.
- Gorputzaren kontrola eta koordinazioa lantzen ditu, mugimenduak uretan egonkortasuna eskatzen duelako.
- Bizkarreko eta artikulazioetako mina arintzen laguntzen du, urak pisua arintzen duelako.
- Giro dibertigarria eta motibatzailea sortzen du, musika eta talde‑dinamikarekin.
- Adin eta forma fisiko guztietara egokitzen da, baita lesiotik errekuperatzen ari diren pertsonetara ere.
Nagusien Igeriketa
NAGUSIAK HASIERA: Igeriketan esperientziarik ez duten edo uraren beldur diren helduei bideratuta dago. Askotariko helburuak bilatzen dira, besteak beste: uretan egotera ohitzea eta arnasketa kontrolatzen ikastea, konfiantza eraikitzea eta urarekiko beldurra murriztea, hanken eta besoen oinarrizko mugimenduak barneratzea…
Ikaskuntza progresiboa, segurua eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua izateko diseinatuta daude saioak.
NAGUSIAK: HOBEKUNTZA I: Uretan flotatu eta mugitu daitezkeen baina teknika eta koordinazioarekin zailtasunak dituzten helduentzat.
Igerilari bakoitzak bere erritmoan egiten du aurrera, ikasketa progresibo eta segurua ziurtatuz. Murgil zaitez eta hobetu zure teknika uretan!
NAGUSIAK: HOBEKUNTZA II: Oinarrizko estiloak menderatzen dituzten igerilariak, baina uretan jariotasun, abiadura eta erresistentzia handiagoa bilatzen dutenak.
Igerilari bakoitzak bere erritmoan egiten du aurrera, ikasketa progresibo eta segurua ziurtatuz. Murgil zaitez eta hobetu zure teknika uretan!
NAGUSIAK: MASTER: Eskarmentua duten igerilarientzat, teknika hobetu, erresistentzia areagotu edo lehiaketetarako entrenatu nahi dutenentzat.
Eraman zure igeriketa hurrengo mailara entrenamendu aurreratuago batekin!
Helduentzako igeriketa ikastaroak lau mailatan banatzen dira, profil eta behar ezberdinetara egokitzeko. Iniziazio-maila esperientziarik ez dutenei edo uraren beldur direnei zuzenduta dago, konfiantza garatzeko, arnasketa kontrolatzeko eta besoen eta hanken oinarrizko mugimenduak ikasteko, ingurune seguru eta pertsonalizatuan. Perfekzionamendu I jada uretan flotatzen eta mugitzen direnentzat diseinatuta dago, baina teknika eta koordinazioa hobetu behar dituzte, ikaskuntza progresiboa bermatuz.
II. hobekuntzan, parte-hartzaileek oinarrizko estiloak menderatzen dituzte eta arintasun, abiadura eta erresistentzia handiagoak bilatzen dituzte. Azkenik, master-maila esperientzia duten igerilariei zuzenduta dago, teknika hobetu, erresistentzia areagotu edo lehiaketetarako entrenatu nahi dutenei. Maila guztietan aurrerapen pertsonalizatua, segurua eta motibatzailea bermatzen da.
Haurtxoen igeriketa
Adin tartea: 4-12 hilabete arteko jaio berrientzat: 4 eta 12 hilabete bitarteko haurtxoentzako igeriketa-ikastaroak etxeko txikienak ur-ingurunera modu seguru eta dibertigarrian sartzeko diseinatuta daude, betiere heldu batek lagunduta. Ikastaro hauen helburua ez da modu independentean igeri egiten irakastea, baizik eta, ur-ingurunera ohitzea. Honela, haurtxoaren eta bere zaintzaileen arteko lotura indartzen da,garapen psikomotorra estimulatzen den bitartean.
Ikastaro honekin lortu nahi diren gaitasunak edo bilatzen diren helburuak hurrengoak dira:
Uretan egotera ohitzea: Haurrari uretan eroso eta erlaxatuta sentitzen laguntzea, Zentzumen- eta mugimendu-estimulazioa: Koordinazioa eta oreka garatzen laguntzea, lotura afektiboa: Haurraren eta gurasoen arteko harremana sendotzea, harremanaren eta jolasaren bidez, igeri-erreflexuak: Haurtxoak uretan dituen erreflexu naturalak aprobetxatzea.
Adin tartea: 12-36 hilabete: 12 eta 36 hilabete bitarteko haurrentzako igeriketa ikastaroak ur-ingurunetan konfiantza garatzen jarraitzeko, koordinazioa hobetzeko eta zaintzaileekiko harremana indartzeko diseinatuta daude. Jolasen, abestien eta ariketa gidatuen bidez, haurrak flotatzeko, propultsiorako eta arnasketa kontrolatzeko oinarrizko trebetasunak eskuratzen hasten dira, betiere giro seguru eta ludikoan.
Ikastaro honekin lortu nahi diren gaitasunak edo bilatzen diren helburuak hurrengoak dira: Ur-trebetasunak garatzea: flotatzen, hankei eragiten eta oinarrizko joan-etorriak egiten hastea, uretako segurtasuna indartzea: Ur-inguruneari erantzun egokiak ematea, koordinazioa eta motrizitatea hobetzea: Oreka eta indar muskularra bultzatzea, estimulazio sentsoriala eta sozializazioa: Beste haurrekin elkarrekintza ingurune ludiko batean eta zaintzaileekiko lotura indartzea: Konfiantzazko eta gozameneko esperientzia partekatzea.
Sardina txikiak: Adin tartea: >3 urte
Ikaskuntza jokoaren esperientziaren bidez gauzatuko da. Haurren ongizatea eta saioetako estimulu aberastasuna bilatuko dira. Maila bakoitzak bere helburuak eta gaitasunak izango ditu lan egiteko.
Ikastaro honekin lortu nahi diren gaitasunak edo bilatzen diren helburuak hurrengoak dira: Igerileku txikian naturaltasunez ibili, igerileku txikian ahoz gorako flotazioa materialarekin, igerileku txikian ahoz beherako flotazioa materialarekin, igerileku txikian aurpegia uretan sartuta burbuilak egin, igerileku txikian jauziak landu materialaren laguntzarekin.
Igeriketa ikastaroak: Sardinak, korrokoiak, izurdeak eta marrazoak
Mailakatzea, igeriketa proban ebaluatutakoaren arabera egiten da, irakasleearen irizpideak kontutan izanda.
Haurtxoentzako eta haur txikientzako igeriketa ikastaroak urarekin ohitzea eta garapen psikomotorra giro seguru eta dibertigarri batean sustatzeko diseinatuta daude. 4-12 hilabeteko haurrentzat, eskolak konfiantza sortzera, zaintzaileekiko lotura sendotzera eta jolas-jardueren bidez koordinazioa sustatzera bideratzen dira. 12 eta 36 hilabete bitarteko umeentzako ikastaroek trebetasun horiek handitzen dituzte, flotazioa eta ostikada bezalako oinarrizko mugimenduak sartuz, jolas eta abestien bidez sozializazioa eta uraren segurtasuna sustatzeaz gain.
3 urtetik gorako haurrentzat, ikaskuntza jolasean eta esperientzian oinarritzen da, eta gaitasun espezifikoak lantzen ditu, hala nola flotazioa eta igerilekuko desplazamendua, ebaluatutako mailaren arabera. Adin-tarte guztietan, ikastaroek ongizatea, konfiantza eta gozamena lehenesten dituzte, koordinazioa, motrizitatea eta zaintzaileekiko lotura emozionala indartzen dituzten jardueren bidez. Programa horiek uraren erreflexu naturalak aprobetxatzen dituzte, eta harreman positiboa eta segurua sustatzen dute ingurune urtarrarekin.
Igeriketa eskola
Igeriketa Eskola, norbere trebetasun eta esperientziaren arabera egituratzen da. Mailakako banaketa honek, hobekuntza progresiboa ahalbidetzen du. Guztira, 6 maila daude eta bakoitzean helburu ezberdinak jarraitzen dira. Helburu orokorra, igeriketako gaitasun tekniko eta taktikoak garatzea da; maila altuagoetara iristeko ibilbidea pausoz pauso egiten den bitartean.
Igeriketa egokitua
Behar bereziak dituzten pertsonentzat diseinatutako programa da, uraren onurez ingurune seguru eta inklusiboan gozatzea ahalbidetzen duena. Pertsona bakoitzaren gaitasun eta beharretara egokitzen da, urarekiko kontaktu segurua, positiboa eta aberasgarria bermatuz.