ZER DA? ZERTARAKO DA?
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea xede duen programa, familiek eta zaintzaileek atseden hartzeko, eta zainketen jarraipena oztopa dezakeen edo zainketak berraztertzera behar dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko.
Era berean, pertsona horien arreta ere bermatu nahi da, baldin eta pertsona horiek beroriek zerbitzu hori laguntza moduan aukeratzen badute, euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar bezala estaltzen ez dituzten premiak betetzeko.
NORK ESKA DEZAKE?
- Indarrean dagoen araudiaren arabera, mendetasun egoeran dauden adineko pertsona gisa edo desgaitasun egoeran dauden pertsona gisa aitortuta daudenak.
- Eskaera egiten den momentuan Elgoibarren erroldatuta daudenak.
- Aldeko orientazio-txostena izatea; izan ere, horren bidez zehaztuko da Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako baliabidea egokia den ala ez.
- Zerbitzuan sartzeko behar den adina izatea:
Nagusientzako egoitza-zerbitzuak: 65 urte izatea edota eskaria aurkezten den urtean adin hori betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
Informazio gehiago eta izapideak egoitza elektronikoaren ongizatearen atalean