Nafarroako emakumezkoen Torneo Irekia  ospatuko da Elgoibarren martxoaren 29an 

Elgoibar izango da VI. Nafarroako Emakumezkoen Torneo Irekiaren egoitzetako bat, estatu  mailako erreferente bilakatu den lehiaketa honek pelotari onenak batzen dituelarik. Jaialdia  martxoaren 29an izango da, 12:00etan, Ikastolako pilotalekuan. Sarrera doan izango da.  

Bi partida izango dira ikusgai. Promesak kategorian, Auriarte–Galardi bikoteak Insausti–Betegi  izango ditu aurkari. Ondoren, Elite mailako partida jokatuko da, Ibarrola–Capellán eta  Etxegarai–Erasun bikoteen artean. 

Egun honekin, Elgoibarrek berriro ere bere lekua hartzen du emakumezkoen pilotaren  egutegian, kirol honetan emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna sustatuz, eta herritarrei  maila handiko jaialdia eskaintzeko aukera paregabea eskainiz. 

Udalak herritarrak animatzen ditu Ikastolako pilotalekura gerturatzera, kirolaz,  lehiakortasunaz eta giro bikainaz gozatzeko.