Udal Ludotekaren, Udal Gaztelekuaren eta Atxutxiamaikaren udaberriko oporraldiko aisia eskaintza

LUDOTEKAREN ESKAINTZA ( HH5-LH6 ) 

Udaberriko oporretan/ Ludotekak ere jarduera bereziak antolatu ditu haurrentzat: 

  • Apirilak 10: Sukaldaritza tailerra (10:00-11:30; HH5-LH1/ 11:45-13:15; LH2-LH3)
  • Apirilak 11: Erle argizarizko kandela tailerra familian ( 10:00-11:30; HH5-LH1/ 11:45- 13:15; LH2-LH3 ) 
  • Apirilak 7: Usurbilgo Costa Jump-era irteera ( LH4 ) 
  • Apirilak 8: Usurbilgo Costa Jump-era irteera ( LH5 ) 
  • Apirilak 9: Usurbilgo Bolatokira irteera ( LH6 ) 
  • Apirilak 12: Serigrafia tailerra ( LH4-5-6 ) 

Izen emateak galdetegi bidez egin beharko dira, martxoaren 6ra bitartean eta ordainketak  eskudirutan Ludotetan bertan. 

Izena emateko loturak:  

HH5 – LH3 (Euskaraz): https://forms.gle/vMNjg4vhFaBSg83w5 

HH5 – LH3 (Elebietan): https://forms.gle/hnZ4CQLRyb7vb8M78 

LH4-LH6 (Euskaraz): https://forms.gle/T1dYLFGdYKk8WNMH7 

LH4- LH6 (Elebietan): https://forms.gle/xPG7Tm6sUKrqxydA7 

 

GAZTELEKUAREN ESKAINTZA 

  • Apirilak 7-8: Egonaldia Orion (2012. Urtean jaiotakoentzat )
  • Apirilak 9: Abentura Parkea (2013an jaiotakoentzat) 
  • Apirilak 10: Salting ( Adin guztientzat ) 
  • Apirilak 11: LaserTag ( 2009 eta 2010ean jaiotakoentzat ) eta Gazte futbol ( Adin  guztientzat ) 
  • Apirilak 12: Paintball ( Adin guztientzat ) 

Izen-ematea Gaztelekuan egin beharko da aurrez aurre eta ordainketa eskudirutan izen ematearekin batera.

Izena emateko azken eguna, martxoaren 6a izango da.  

 

 

ATXUTXIAMAIKAREN ESKAINTZA ( HH2-HH5 ) 

Atxutxiamaikak ere hainbat jarduera eskainiko ditu. 

Txandak: 

  1. Txanda: martxoak 30, 31 eta apirilak 1 
  2. Txanda: apirilak 7, 8, 9 eta 10 

Ordutegia: 09:00–13:00 

Ordutegi malgutasuna: 09:00–09:30 / 12:30–13:00 

Kuotak: 

  1. txanda: 42€ (bazkideek 38€) 
  2. txanda: 56€ (bazkideek 50€) 

Bi txandak: 93€ (bazkideek 84€) 

Izen-ematea otsailaren 20tik martxoaren 6ra arte egongo da zabalik eta onlinewww.atxutxiamaika.eus – edo aurrez aurre -Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen  bulegoan (Aita Agirre 3, 3. ezkerra) – egin ahal izango da.  

 

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango ditu Atxutxiamaikaren eskaintzan izena ematen  duten familientzat, honako baldintzaren bat betetzen badute: 

  • DBE eta GLL laguntzak jasotzen dituzten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso  dezakete. 
  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren  %30eko dirulaguntza jaso dezakete. 
  • Bigarren seme-alaben izen-ematea egiten dutenek, bigarren horren kuotaren  %30eko dirulaguntza jaso dezakete. 

Dirulaguntza hauek eskatzeko epea aurrerago zabalduko da. 

Informazio gehiago: 943 74 10 50 telefonoan edo gazteria@elgoibar.eus helbidean.