Udal Kirol Patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da.

Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 450 umek eman dute izena Eskola Kirola programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.700 biztanle  dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Instalakuntzak

Ikastaroen eskaintza

NahiDozunian

Instalazioen erreserbak online

Osaera:

Arloburua: Ricardo Astigarraga
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Euskara, kulturartekotasuna eta Elgoibarrek  etorkizunerako egin nahi duen hausnarketa  partekatua 

Euskara, kulturartekotasuna eta Elgoibarrek  etorkizunerako egin nahi duen hausnarketa  partekatua 

2026-03-25
Euskararen erabilera, aniztasuna eta herri kohesionatua eraikitzeko erronkak izan dira  martxoaren 24ko hitzaldiaren ardatz  Elgoibarko Udalak herritarrentzako topaketa ireki batean...
[+ info]
Elgoibarko Udalbatzarrak neurri ekonomiko eta antolaketa‑arloko berriak onartu ditu martxoko osoko bilkuran

Elgoibarko Udalbatzarrak neurri ekonomiko eta antolaketa‑arloko berriak onartu ditu martxoko osoko bilkuran

2026-03-24
Elgoibarko Udalak atzo, martxoaren 24an, asteartea, 18:30ean, egin zuen martxoko osoko bilkura, eta bertan udal kudeaketaren egonkortasunerako, epe ertainera begirako...
[+ info]